Pasa den astean, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan EITB 3ko 3txulo saioko pertsonaia batzuk etorri ziren. 6. mailako ikasleengana etorri ziren bisitan, jokoetan jolastera eta bitxikeria batzuk kontatzera. Ederki pasa zuten!

Kaixo! Gu Aita Larramendiko DBH2ko ikasleak gara, eta hau izango da gure bloga. Larramendi News izeneko blog honetan albisteak argitaratuko ditugu. Baina ez hori bakarrik! Elkarrizketak ere egingo ditugu, eta kalean ere ibiliko gara informazio bila. Espero dugu zuen gustukoa eta baliagarria izatea. Animatu eta idatzi zuen iruzkinak!
2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna
~HAUTAZKOEN ALDAKETAK~
2017-2018 ikasturtean, Aita Larramendiko DBH 1eko ikasleek hautazkoen aldaketa bat izan dute.
Andoaingo Gudua
Irailaren 16an ospatu zen Andoaingo Gudua. Andoaingo Udalak antolatzen du eta Andoaingo herritar askok hartu dezakete parte. Gudua 1837ko irailaren 14an gertatu zen Karlisten eta Liberalen artean. Lur saila irabaziz Karlistek lortu zuten Liberalak errenditzea eta gudua irabaztea. Karlistak Liberalak despistatuak hartuz errazagoa egin zitzaien. Liberalak leku ezberdinetatik zetozen: Eskoziatik, Ingalaterratik eta Erresuma Batutik eta Andoaindik. Gerra hau guztia egin errege edo erregina aukeratzeko, Karlistek nahi zuten Karlosek gobernatzea eta liberalek Isabelek gobernatzea nahi zuten.
87.000 euroko lapurreta Andoainen
Ertzaintzak Andoainen bi gizon atxilotu ditu 87.000 euro lapurtu dizkiotelako iruzur eginda 87 urteko gizon bati. Gizona mailegu bat hartzera behartu zuten, eta hortik lortu zuten dirua.
Gertakizun hau guztia 2012 tik 2017 urtera arte izan da, denbora guzti horretan imajinatu ezazue gizon hori nola egon den….
PATXI AZKUE, ANDER URRETABIZKAIA, XANGARIN MATEO ETA MIKEL ZUNZUNEGI.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)