DBH 1. eta DBH 2. mailako Komunikazio Tailerreko ikasleok bi kazetari profesionalen bisita jaso dugu.
Alde batetik, Jon Eskudero etorri da ikastolara, gure galderei erantzun eta bere bizipenak kontatzera. Jon andoaindarra da, ikus-entzunezko kazetaritza ikasi zuen, eta gaur egun Berriako kirol-kazetaria da. Bere ikasketez eta lanbideaz gain, afizioez ere aritu da, eta ederki pasa dugu berarekin!
Bi kazetari profesionalen bizitza nolakoa den ikusteko parada izan dugu, eta biek azpimarratu dute euskarak duen garrantzia. Milesker bioi!