
Kaixo! Gu Aita Larramendiko DBH2ko ikasleak gara, eta hau izango da gure bloga. Larramendi News izeneko blog honetan albisteak argitaratuko ditugu. Baina ez hori bakarrik! Elkarrizketak ere egingo ditugu, eta kalean ere ibiliko gara informazio bila. Espero dugu zuen gustukoa eta baliagarria izatea. Animatu eta idatzi zuen iruzkinak!
2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna
DRAW MY LIFE (SAIAKERA)
Hemen duzue gure lehendabiziko lantxoa. Lehiaketa batera aurkezteko egin dugu internetek dituen arriskuei buruzko "draw my life" bideoa.
2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea
DRAW MY LIFE
2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena
Sare sozialak erabiltzen dituzu?
Aurreko asteko bi egunetan Andoaingo kaleetan zehar ibili ginen jendeari galdera bat egiten.”Sare sozialak erabiltzen al dituzu?”
49 ezezko jaso genituen eta 64 baiezko. Grafikoan dauden zenbakiak %43,4 ezezkoa da eta %56, 6 baiezkoa dira.
Taldearen iritziz, emaitza eta datu oso onak lortu ditugu. Sare sozialak erabiltzeak, arriskuak sor ditzake, baina gure emaitza positiboa dela pentsatzen dugu Andoaingo herritarrak eguneratuta daudelako.
Iratxe, Maialen, Mikel eta Asier
Garraio publikoa erabiltzen duzu?
- Gu Aita Larramendi DBH 2- ko ikastolako ikasleak gara eta egun hauetan galderak sortu ditugu eta kaleko jendeari galdetu dizkiegu.
- Gu kalera atera ginen eta ikusten genuen edozein pertsonari, galdetu genion, : Garraio publikoa maiz erabiltzen duzu?
Irune, Alaine, Julen eta Dani
Mugikorrarekin pasatzen dugun denbora
Irailaren 26an eta 28an Andoaingo kalera atera ginen inkesta bat egitera;
zenbatek pasatzen dute denbora asko mugikorrarekin?
Ikusten den bezala %53,8 pasatzen dute denbora asko mugikorrarekin eta %46,2 ez du denbora asko pasatzen.
Aiton-amona batzuek esan ziguten ezetz eta gainera ez zutela mugikorra gainean eta batzuk bakarrik erabiltzen zuten dei batzuk egiteko.
Alaia, Janire F, Giselle eta Janire R
GUSTURA AL ZAUDE ANDOAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN EKINTZEKIN?
Guk Patxi Azkue ,Ander Urretabizkaia eta Mikel Zunzuneguik inkesta bat egin dugu Andoaindik(kale nagusia eta zumea kalearen bartean) inkesta horretan, galdera bat egitea erabaki genuen eta galdera hau da: Andoaingo udalak antolatutako ekitaldiak gustuko al dituzu?
Gure datuak horrela atera zazkigu:
BAI: 48
EZ:7
IGNORATUAK:17
Azkenean gure datuak kontuan hartuta ikusten da Andoaingo askori gustatzen zaizkiela udaletxeak antolatutako ekintzak baina beste jende askok esan duena ere kontutan hartu dugu, batzueri ez zaizkio asko gustatzen.
Atentzioa deitu digutena ignoratuak izan dira, jendeak esan zigun presa zuela baina.... OSO EMAITZA ONAK ATERA DIRA HALERE.
Patxi, Ander, Xangarin eta Mikel Z.
2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna
3 TXULO GURE IKASTOLAN
Pasa den astean, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan EITB 3ko 3txulo saioko pertsonaia batzuk etorri ziren. 6. mailako ikasleengana etorri ziren bisitan, jokoetan jolastera eta bitxikeria batzuk kontatzera. Ederki pasa zuten!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)